Aldapa kalea Ongarai auzoarekin lotzen duen igogailua gaur arratsaldean jarriko da martxan

11.05.20
Abisuak eta matxurak

Aldapa eta Ongarai auzoa lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo egongo da gaur (astelehena) arratsaldera arte (maiatzak 11), azken asteburuan ur eta kazkabar prezipitazio handien ondorioz azpiegituraren beheko aldea edo zuloa urez bete ondoren. Segurtasun arrazoiengatik igogailu hori zerbitzurik gabe geratu zen atzo, indarrean dagoen legediaren arabera, pilatutako uraren ondorioz zuloa urez bete ondoren; izan ere, instalazioa korronte elektrikora konektatuta dago eta deskarga kasuan arriskutsua izan daitekeelako.

Mantentze lanen enpresako langileak xukatze-ponpekin pilatutako likidoa husten hasi dira gaur goizean. Segidan azterketa egin eta prest jarri ondoren, gaur arratsaldean jarriko dute martxan, udaleko Bulego Teknikoak iragarri duenez.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko