‘Ocho de la tarde’, konfinamenduko argazki lehiaketa herrikoiko garailea

18.05.20
Kultura eta Gazteria

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Confinados/as argazki lehiaketako irabazleak ezagutzera eman ditu. Lehiaketa honek udako oporretako argazkien lehiaketa ezaguna ordezkatu du, eta helburua konfinamendu-egoera modu sortzailean ikusaraztea izan da.

Guztira 22 pertsonak, 19 helduk eta 3 adingabek, 36 argazki aurkeztu dituzte lehiaketa berezi honetan, bai posta elektronikoz (27), bai WhatsAppen bidez (9), eta Kontxi Muñozen Ocho de la tarde lanak irabazi du lehenengo saria. Ruben Soutoren Luz en el túnel izan da bigarren sailkatua, eta Jose Alberto Arrizabalagaren Confiparaíso hirugarren. Richard Medinaren ¡¡Resistiré, resistiréee!! irudiak osatu du laukote saritua.

Epaimahaiak modu telematikoan egin du aukeraketa, eta batez ere argazkiek konfinamenduaren ideia hori edozein modutara islatzea baloratu da. Balorazioak eta adostasunak bateratu ondoren, lau irudi onenak zehaztu dira.

Udaleko Kultura Sailak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei eta, era berean, argazkien aniztasuna azpimarratu nahi du.

Lerro hauen azpian ikusi ditzakezue saritutako lau irudiak.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan