Euskarazko irakurketa klubaren azken saioa

18.05.20
Udal Liburutegia

Gaur arratsaldean izango da helduentzako euskarazko irakurketa klubaren azken bilera. Bilerak aurrez aurrekoak izan ohi dira, eta azken hilabete hauetan birtualak izatera igaro diren arren, ez da galdu bilera osatzen duten pertsonek parte hartzeko eta beren irakurketa-esperientziak partekatzeko duten gogoa.

Bideokonferentzia bidez egindako aurreko saioan, Iñigo Astiz idazleak parte hartu zuen, zeinaren Kixotenean liburua (Elkar) izan baitzen azken hilabetean irakurritako liburua.

Jarraian, euskarazko irakurketa-klubean ikasturte honetan irakurritako lanak ikus ditzakezu, eta horietako batzuk formatu digitalean irakurri:

Irakurketa klubean 10-20 lagunek parte hartzen dute eta hilean behin biltzen dira, aldez aurretik liburu bera irakurri ostean. Bileran komentatu egiten da, iritzia ematen da, irakurketaren bizipena partekatzen da eta obra, gaia eta egilea testuinguruan kokatzen dira, topaketa horiek ikasteko eta gizarteratzeko gune bihurtuz. Liburutegia arduratzen da kluba osatzen duten pertsonentzako aleak lortzeaz, eta Peru Magdalenak dinamizatzen ditu saioak.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da. Irailean euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko irakurketa-kluben denboraldi berri bat hasiko dela aurreikusten da. Jarduera honetan interesatuta bazaude, 943 17 92 12 telefonora deitu edo zure datuekin e-mail bat bidali dezakezu biblioteca@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez