Kultura sailak doako eta online oinarrizko argazkigintza ikastaroa antolatu du
Udal Kultura sailak oinarrizko argazkigintzari buruzko on-line tailer bat antolatu du, 12 ordukoa eta doakoa. Tailer hau ekaineko hiru asteetan zehar gauzatuko da, zehazki hilaren 8tik 24ra bitartean, biak barne. Aste bakoitzak bi klase egun izango ditu; hain zuzen ere astelehenetan eta asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etarako ordutegiarekin. Tailer hori egin ahal izateko, 8 pertsonek gutxienez eman beharko dute izena, eta 12k gehienez.
Eskabideak inskripzio-hurrenkeraren arabera onartuko dira. Horretarako, mezu bat bidali behar da posta elektronikoz kultura@udalermua.net helbidera, eta bertan izen-abizenak, adina eta telefono-zenbakia adierazi behar dira.
Tailerra Jitsi Meet tresna informatikoaren bidez egingo da, bideo-hitzaldietarako erabiltzen den aplikazioa. Tablet edo smartphone bidez sartzen diren parte hartzaileek aplikazio hori deskargatu beharko dute, eta ordenagailuaren bidez konektatzen direnek ez dute deskargatu beharrik izango.
Diseinatutako ikastaroa oinarrizko mailakoa edo argazkigintzan hastekoa da, eta gai-zerrendan honako ikasgai hauek sartzen dira: kamera motak eta horien zatiak; zurien esposizioa, neurketa eta balantzea; foku-distantzia; objektibo ezberdinen erabilera; iragazkiak, efektuak; flasha; edizioa eta formatuak; jpeg, raw, eta abar.
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu Lobianoko 943708700 telefonora.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude