Komikien irakurketa klubaren amaiera

08.06.20
Udal Liburutegia

Helduentzako komikien irakurketa klubeko parte-hartzaileak gaur arratsaldean bilduko dira ikasturteko azkeneko saioa burutzeko. Bilerak aurrez aurrekoak izan ohi dira, baina azken hiru hilabeteetan bideokonferentzia bidez egin dira eta komentatutako azken bi liburuak, eLiburutegia plataforman eskuragarri daudenak, formatu digitalean irakurri dira. Horri esker, jarduerarekin jarraitu ahal izan da, alarma egoera iraun duen bitartean.

Ikasturte honetan irakurri eta komentatutako lanak, horietako batzuk formatu digitalean, honako hauek dira:

  • Modotti: una mujer del siglo XX - Ángel de la Calle
  • Desastre - Mamen Moreu
  • Batman: año uno - Frank Miller
  • El loto azul - Hergé
  • El tesoro de Lucio: una novela gráfica sobre la vida de Lucio Urtubia - Belatz
  • La divina comedia de Oscar Wilde - Javier de Isusi
  • El príncipe y la modista - Jen Wang
  • Heavy. Los chicos están mal - Miguel B. Núñez

Liburutegiko irakurketa klubak hilero 10-20 lagunek egiten dituzten bilerak dira, eta guztiek aldez aurretik liburu bera irakurtzen dute. Bileran komentatu egiten da, iritzia ematen da, irakurketaren bizipena partekatzen da eta obra, gaia eta egilea testuinguruan kokatzen dira, topaketa horiek ikasteko eta gizarteratzeko gune bihurtuz. Liburutegia arduratzen da kluba osatzen duten pertsonentzako aleak lortzeaz.

Komikiak irakurtzeko klubaren lehenengo saioa 2018ko urrian egin zen, eta helduei zuzendutako taldeen artean berriena da. Kike Infame arduratzen da irakurtzeko klub honetako saioak dinamizatzeaz.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena eman behar da. Irailean irakurketa-kluben denboraldi berri bat hasiko dela aurreikusten da. Jarduera honetan interesatuta bazaude, deitu 943 17 92 12 telefonora edo bidali zure datuak biblioteka@udalermua.net helbidera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez