Buloak atzemateko eta bibliomaniak ezagutzeko baliabideen gidak

26.05.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak gai ezberdinen inguruko baliabide gida express-ak egiten jarraitzen du. Aste honetan bi gida berri aurkeztu ditu: batetik, albiste faltsuak (fake news) atzemateko eta salatzeko liburu, artikulu eta bideoen zerrenda, eta bestetik, liburuekiko ditugun bibliomania edo ohitura bitxien inguruko fitxa.

Berri faltsuei buruzko express gidak gai horri buruzko artikuluak, aplikazioak, liburuak eta filmak biltzen ditu. Fake news, hoax, bulo edo albiste faltsu bat zerbait faltsua benetakoa dela sinestarazteko saiakera da. "Mundu hiperkonektatu honetan bizirauteko, iristen zaigun informazioaren aurrean jarrera eszeptiko sendoa izan behar dugu, baita iragazteko trebetasunak eta bulo eta manipulazioen artean nabigatzeko egiaztapen-tresnak ere. Udal zerbitzu honek garrantzi handia du erabiltzaileen prestakuntzan, eta gida honek horretarako laguntza txiki bat izan nahi du", adierazi dute liburutegitik.

Gainera, Udalaren webgunean Covid-19ari buruzko informazioa, araudia eta iturri ofizial eta kontrastatuetan oinarritutako egoerari buruzko datu ofizialak eskaintzen dira, informazioa fidagarritzat jotzea bermatzen dutenak eta herritarren konfiantza osoa merezi dutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez