Bizkaiko AECCk lurralde egoitza irekiko eta jendea hartzen hasiko du gaur

26.05.20
Gizartea

AECCren Bizkaiko Elkarteak bere egoitza eta instalazioak berrirekiko ditu gaurkoan, maiatzak 26an, minbizia duten pertsonei eta euren familia-kideei pixkanaka aurre-aurreko laguntza eskaintzen hasteko, Osasun Ministerioak lantokietarako luzatu duen praktika onen gidan jasotako gomendio zorrotzak bete eta jarraituz.

Elkarteak pazienteak eta erabiltzaileak modu ez-presentzialean artatu ditu pandemia honen hasieratik. Gaurtik aurrera, eta 2. fase honetan sartzearekin batera, egoitzan bertan taldea egongo da goizeko ordutegian, behar duten pertsonei aurrez aurre laguntzeko.

Pixkanaka elkartea aurrez aurreko zerbitzua eskaintzera itzultzen da, ahalik eta segurtasun handienarekin eta erakundearen lan-arriskuen prebentziorako protokoloan jasotakoarekin bat etorriz. Horrela, antolaketa-neurriak, pertsonen arteko urruntze-neurriak eta higiene-neurriak beteko dira, elkarteko profesionalak eta pertsonak seguru itzuliko direla bermatzeko.

Gainera, Bizkaiko Elkarteak urruneko zerbitzuak ematen jarraitzen du, aurrez aurre joan nahi ez duten baina AECCko profesionalen eta boluntarioen laguntza behar duten pertsona guztientzat. Ildo horretan, laguntza-sareari eusten diogu, minbizia duen inor ez dadin sentitu bakarrik, arretarik gabe edo informaziorik gabe osasun-krisi honetan: Infocáncer doako zerbitzua (900 100 036) eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, bideo-kontsulten saioak, online boluntariotzako eta aurrez aurreko boluntariotzako programa.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko