Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu
Ermua Antzokiak lau zinema nobedade proiektatuko ditu aste honetan. Berlinalen saritutako filma, komedia erromantikoa, thriller psikologikoa eta abentura-animazio bat. Osteguneko zineklubak emango dio hasiera programazioari, 20:30ean, ‘Kontinental’25’ titulua proiektatuz. Radu Judek zuzendutako ekoizpen errumaniar hau jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin. 109 minutu irauten duen komedia beltz dramatikoa da. Zilarrezko Hartza jaso du Berlinaleko gidoi onenagatik. Orsolya aguazila da Clujen, Transilvaniako hiri nagusian. Egun batean eraikin bateko sotoan bizi den etxerik gabeko gizona kaleratu behar du. Ustekabeko gertaera batek krisi morala sortuko dio, eta ahal duen hobekien konpontzen saiatuko da.
Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Me has robo el corazón’ komedia erromantikoa ikusi ahal izango dugu. Chus Gutierrezek zuzendutako ekoizpen espainiarra da; ehun minutu azpitiko luzera duen road movie-a. Eric ingeniari gaztea da, hitzorduen App batean Vera ezagutzen duena, bere gidaria izateko konbentzituz. Bikoteak bankua lapurtzen du Madrilen Galiziarako bidea hartuz ihesian, polizia atzetik zutela.
Asteko bigarren proposamen komertziala literatura-fenomeno berriaren bertsio zinematografikoa da: ‘La asistenta’. Paul Feig zuzendariak pantaila handira eramandako ekoizpen iparramerikarra. Thriller psikologiko honek bi orduak gainditzen ditu. Filmak kontatzen du iragan korapilatsua duen neska gaztea, Winchestertarren luxuzko etxean laguntzaile gisa lanean hasten dela. Familia horrekin lanean, bere bizitzaren sekretu ilunak ezagutuko ditu, bere segurtasuna arriskuan jarriko dutenak... Freida McFaddenen eleberriaren egokitzapena.
Azkenik, haurrentzako saioan, igandean, 17:00etan, ‘Bob esponja: abentura pirata’ proiektatuko dugu. Derek Drymonek zuzendutako marrazki bizidunen ekoizpen iparramerikarra da. Bob Esponjak Kangrejo jaunaren aurrean bere ausardia erakustea erabakiko du, Holandar Errantea pirata fantasma misteriotsuari jarraiki. Horrela hasiera emango dio itsas abenturari, ozeanoaren sakonera eramango duena, inor inoiz iritsi ez den lekura.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"