Xake ikastaroa egingo da Gaztegunean

13.01.26
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Interesa duten 13 eta 17 urte bitarteko gazteek izena online eman dezakete hilaren 20ra arte

Ermuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak Xake Tailerra antolatu du 13 eta 17 urteko gazteentzat, biak barne. Hiru saio izango ditu eta urtarrileko eta otsaileko beste horrenbeste larunbatetan egingo da. Interesatuek izena online eman dezakete, banaka edo bikoteka, urtarrilaren 20ra arte. Tailerra 'Ermutarrak Xake Taldeak' emango du.

Hiru saioak urtarrilaren 24an eta 31n eta otsailaren 7an izango dira. Saio bakoitza, ordu eta erdikoa, 17:00etan hasi eta 18:30ean amaituko da.

Tailerra Liburutegiko 3. solairuan emango da, Gazteguneko instalazioen ondoan. Tailerra doakoa da eta lekuak mugatuak dira. Izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da bertan parte hartuko dutenak zerrenda osatzeko.

Izena emateko epea urtarrilaren 20an amaituko da eta nahi dutenek izena bikoteka eman ahal izango dute, izena emateko agirian adierazten den bezala. Izen-emateak esteka honen bidez egingo dira: https://forms.office.com/e/JayYJ5ua8D?origin=lprLink. Tailerra Ermutarrak Xake Taldeak emango du.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin