Poesia tailerrak amaiera eman dio denboraldiari

27.05.20
Udal Liburutegia

2019-2020ko poesia tailerrak amaiera eman dio denboraldiari. Maite Lorenzok dinamizatutako tailer honek hamar lagun bildu ditu, joan den astean -hilaren 23an- ospatu zutelarik bere azken saioa.

Tailer hori urrian hasi zen eta joan diren hilabeteetan Javier Arnaiz eta Julio Gonzalezen poesiak landu eta errezitatu dituzte. Egile horiek ezagutzeko aukera ere izan dute, izena eman duten pertsonekin batera abenduan Lobiano Kultur Gunean egin zen errezitaldi batean parte hartu baitzuten. 

Urtarriletik aurrera, Ermua Hiria Literatur Lehiaketaren hainbat ediziotan irabazle izan diren olerkien aukeraketa egin dute. Azken saioan lan horietako batzuk online errezitatu zituzten. Horrek horiek zabaltzen eta ikusgarritasun handiagoa ematen lagundu du.

Alarma-egoera hasi zenetik, saioak aurrez aurrekoak izatetik bideokonferentzia bidez egitekoak izatera pasa dira, eta horrek ikaskuntza erantsia eta esperientzia berria ekarri die jardueran parte hartu duten pertsonei.

Poesia errezitatuaren tailerrean, olerkiaren esentzia edo jatorriaren bilan jarduten da, ondoren, errezitatzeko unean bizia emaz, parte-hartzaile bakoitzaren estilo pertsonal eta bakarra bilatuz. Irakurtzea eta ozen errezitatzea, partaideentzat erantsitako esperientzia izateaz gain, jendaurrean hitz egitean trebetasun edo erraztasun handiagoa lortzeko eta zuzeneko emanaldiari ekiteko aukera ere bada.

Poesia tailerrak urrian hasiko du denboraldi berri bat eta jorretan parte hartzeko eta izena emateko epea iraileko lehen astean irekiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez