Amaitu dira ikasturte honetako ingelesezko eta frantsesezko irakurketa klubak

11.06.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak bukatutzat eman ditu hil honetan aurtengo helduentzako ingelesezko eta frantsesezko irakurketa-klubak.

Urrian hasi zuten ikasturtea parte-hartzaileek, eta ingelesezko taldea osatu dutenek honako obrak irakurtzeko aukera izan dute:

  • Tuesdays with Morrie - Mitch Albom
  • The secret life of bees - Sue Monk Kidd
  • The quiet American - Graham Greene
  • Tales of Unexpected - Roal Dahl
  • A room with a view - E.M. Forster

Por otra parte, los/as participantes del club de lectura en francés han disfrutado de las siguientes obras:

  • Le chien Jaume -  George Simeon
  • Pars vite et reviens tard - Fred Vargas
  • Le pain un: récit biographique - Mohamed Chukri
  • Suite francesa - Irene Nemirowsky
  • Le cabanon jaune - Christelle Angano

Irakurketa klubetako bileretan iruzkinak egiten dira, iritzia ematen da, irakurketaren bizipena partekatzen da eta obra, gaia eta egilea testuinguruan kokatzen dira, topaketa horiek hizkuntza ikasteko eta sozializatzeko eta praktikatzeko espazio bihurtuz.

Saioak aurrez aurrekoak izan ohi dira, bi hilabetetik behin, eta urritik ekainera bitartean egiten dira, Lobiano Kultur Gunean. Irakurtzen eta komentatzen diren liburuak Udal liburutegiak uzten ditu, baina ikasturte honetan, koronabirusaren pandemia dela eta, martxoko, apirileko eta ekaineko saioak bideokonferentziaz egin dira eta azkeneko bileretan komentatzeko irakurritako liburuak formatu digitalean izan dira.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da. Aurreikuspenen arabera, irailean hasiko da frantsesez eta ingelesez irakurtzeko kluben denboraldi berria. Jarduera honetan interesatuta bazaude, deitu 943 17 92 12 telefonora edo mezu bat bidali biblioteca@udalermua.net helbidera zure datuekin.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez