Armagintzako ikasle ohien batzordeak IoT Laborategiaren proiektua sakonkiago ezagutu du
Eibarko Armeria Eskolako Ikasle ohien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak xehetasun handiagoz ezagutu du Ermuko udalak eta GAIAk (Euskadiko Informatika, Elektronika eta Telekomunikazioetako Klusterra) sustatzen duten IoT (Internet of Things edo Gauzen Internet) laborategi eta erakustoki praktikoaren proiektua, lehena Espainian. Laborategi horrek erreferentziazko espazio praktikoa izan nahi du, hiriei eta enpresei beren baliabideen kudeaketan lehiakorragoak eta eraginkorragoak izan daitezen laguntzeko. Hau da, esperimentazioaren bidez, kasu praktikoak ezagutu ahal izatea eta horrelako irtenbideek ekar ditzaketen onurak edo abantailak ikusi ahal izatea, eskaria umotzeko gai izateko. Asmoa industria digitalizazioa eta IoTar uztartzea da, laugarren industria-iraultzari begira.
Azken asteazken honetan, Juan Carlos Abascal alkateak eta Josu Ansola Smart City teknikariak bilera bat izan dute aipatutako organoko kideekin, proiektua eta helburuak zehatzago eta sakonkiago azaltzeko. Bilera ekimena eskualdeko erreferentziazko enpresa- eta industria-foroetan aurkezteko estrategiaren barne dago, haiek potentzialtasuna eta onurak ezagutu ahal izateko, lankidetza-zubiak ezartzeko eta sinergiak batzeko interes bera dagen kasuetan. IoT enpresak jada industriarako kasu praktikoak eta konponbideak lantzen ari dira, eta, beraz, loturak estutzea eta elkar hobeto ezagutzea ezinbesteko urratsa da, helburu komunak lortzeko ibilbidean. Helburu nagusietako bat proiektua industria-ehunera hurbiltzea da, esperimentazio teorikotik ondorengo produkzio-fasera dagoen jauzia errazteko.
IoT laborategiak maila bat igo edo beste dimentsio batera igaro nahi du, tokiko eta eskualdeko industrian hedatu, aukera berri hori aprobetxatzeko eta etorkizun hurbilari begira ondo kokatuta egoteko. Ezinbestekoa dugu horrelako proposamen digitalak hedatzen laguntzea, eta, gainera, horiek garatzeko finantzaketa bilatzen laguntzea. Ermuko udalak sustapen ekonomikoari heldu eta tokiko industriaren digitalizazioari laguntzen dio, GAIA klusterrarekin lankidetza publiko-pribatu honetan jardunez.
LAB IoT proiektuari buruzko xehetasun guztiak hemen kontsulta ditzakezue.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua