Udalbatza ezohiko Osoko bilkurara bilduko da gaur, ia dozena bat gai ekonomiko jorratzeko
Udalbatza gaur arratsaldean bilduko da ezohiko Osoko Bilkuran, arratsaldeko 7etatik aurrera lehenengo deialdian eta, ordu erdi geroago, bigarren deialdian egiten badu. Saioa presentziala izango da, eta osasun-agintarien gomendioei jarraituz, korporatiboek metro eta erdiko gutxieneko distantzia gordeko dute elkarren artean. Alkatea eta herrian ordezkaritza duten bost talde politikoetako bozeramaileak mahaian eseriko dira idazkariaren eta kontu-hartzailearen laguntzarekin, eta taldekide eta zinegotziak, berriz, jendearentzat izan ohi diren banku edo eserlekuetan. Saioa streaming bidez emango dugu zuzenean Youtubeko kanal korporatiboan, eta herritarrek eta interesdunek bide horretatik jarraitu ahal izango dute. Gai-zerrendan 12 puntu daude, gehienak ekonomikoak.
Bilerari hasiera emateko, udalkideei gonbidapena egingo zaie, bilkuran aztertu beharreko gaiekin bateraezina izan daitekeen edozein interes garrantzitsu jakinaraz dezaten. Jarraian, ekaineko bilkurako akta bozkatuko da. Hirugarren puntuan, berriz, Ermua Aurrera Planari buruzko informazioa emango da. Plan horretan, Covid-19ri aurre egiteko txoke-neurriak jasotzen dira. Laugarren puntutik zazpigarrenera, lau dekreturen berri emango da, 2020ko aurrekontua beste hainbeste aldiz aldatzeko erabakien berri emateteko. Zortzigarren puntuan, Kutxabankekin hitzartutako inbertsioetarako mailegu baten erabilera erabakiko da. Bederatzigarrenean, aurrekontuen bosgarren aldaketari eta milioi bat eta laurogeita bost mila euroko mailegu bat hitzartzeari buruz mintzatuko dute. Hamargarren puntuan Izarra Centre behe solairuan ekintzailetza-guneak eskuratzeari buruz hitz egingo da. Eta hamaikagarrenean, 2019ko kontu orokorrari buruzko informazioa emango da, eta jendaurreko erakustaldiaren izapidera pasako da. Azkenik, Eibar-Ermua BHIrekin prestakuntza dualerako lankidetza-hitzarmen bat planteatzen duen hamaikagarren gaiak amaiera eman eta itxiko du bilera.
Bilerako dokumentazio guztia eta gai-zerrenda hemen kontsulta daitezke. Hirugarren atalean, dokumentazio osagarria jartzenn duen horretan.
''Promosa'' sozietate publikoaren Batzar Orokorra egingo du Udalbatzak, jarraian
Udalbatzak batzartuta eta lanean jarraituko du Osoko bilkura amaitu ondoren. Izan ere, Promosako Batzar Orokorrean biltzeko deialdia baitu, beste ezohiko bilkura batean, arratsaldeko 8etan. Gai-zerrendak hiru puntu ditu aztertzeko eta ebazteko. Urriko bileraren akta, milioi bat euroko kapital-handitzea, eta ekintzailetza-espazioen salmenta Izarra Centreko beheko solairuan.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian