Hauteskunde-kolegioetan aldaketak egin dira, uztailaren 12a zabalago eta seguruagoa izateko
Ondorengo egoitza hauetan egin dira aldaketak: Lobianotik Pasealekura; udal Kiroldegitik paddeleko pistetara eta Merkatu plaza bitan banatu
Igandean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hauteslekuen kokapena birplanteatu du Ermuko Udalak, pandemia-urte honetako normaltasun berriaren egoerara egokitu ahal izateko eta, ahal den neurrian, prozesu horretan parte hartuko dugun eragile eta pertsona guztien segurtasuna eta osasungarritasuna bermatzeko. Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean prozesua koordinatzeaz arduratzen den idazkari nagusiak zenbait egoitza-aldaketa eta horien banaketa proposatu ditu, espazio zabalagoak eta aireztatuak izateko eta boto-emaileek edo parte-hartzaileek segurtasun-distantzia gordetzerik izan dezaten, osasun-agintariek gomendatzen dituzten higiene-protokoloak eta -gomendioak maskarak, hidrogelak eta abar – bete ahal izateko. Hori guztia hauteskunde-egun hori eta barne hartzen dituen pausu guztietan segurtasun osoz igaro dadin, ikastetxea ireki, deiak egin, mahaiak eratu direnetik, bozkatu edo azken zenbaketa egin artean.
Ermuan barrutia bakarra da eta hamaika (11) hauteskunde atal ditugu. Atal horietako bakoitzak hautesleen errolda alfabetoari jarraiki banatzen duten bi mahai ditu. Aldaketa eta egokitzapen nagusietako bat Merkatu plazan egin da. Plaza horrek lau sekzio hartzen ohi zituen bere erdialdean, eta orain sekzioak bitan banatuko da; lehenengo solairuan eta beheko solairuan. Lehenengo eta zortzigarren atalak erdialdean geratuko dira, orain arte bezala, eta bederatzigarrena eta hamargarrena azpiko edo behe solairura jaitsiko dira. Beheko soaliru hori espresuki egokituko da, eta arrapala berezi bat izango du (aldamioetako mekanotuboduna, itsas paper irrista-gaitzezko tauladuna eta erorikoak saihesteko baranda perimetrala dituena), irisgarritasuna bermatzeko eta eskailerak salbatzeko. 1. eta 8. sekzioetara San Pelaio kaletik sartuko da, eta 9. eta 10. sekzioetara Diputazio kaletik.
Bigarren aldaketa esanguratsua Lobiano Kulturgunekoa da, bertan bakarrik 4. sekzioa edukiko dugulako. Horrela, erakusketako areto bakarra erabili ahal izango da, eta mahai askoz zabalagoak jarriko dira. Horri esker, distantzia mantendu ahal izango, eta sabai baxua duen lokalaren airea hobeto berritu ahal izango da. Bestalde, bosgarren eta seigarren sekzioak Pertsona Erretiratuen Etxeko lokalera –Pasialekura- lekuz aldatuko dira. Lokal hori zabalagoa izango da, eta sarbide- eta irteera-gune bereiziak edukitzea ahalbidetuko ditu.
Azken sakoneko aldaketa hamaikagarren sekzioan dugu, horrek kiroldegia utziko baitu paddel kantxetara lekuz aldatzeko, Zearkale 30etik –bolatokitik- edo San Pelaio plazatik sarrera izango duelarik. Pista bakoitzean mahai bat jarriko da, eta gunera sartzeko eta bertatik irteteko ibilbideak finkatuko dira, kiroldegiko areto aerobikoa baino zabalagoa eta askoz altuago baita.
Jarraian, pdf formatuan utziko ditugu atal bakoitzaren xehetasunak eta kale eta etxebizitza-zenbakiak adierazten dituzten planoak. Baita gure udalerriko hauteskunde kolegioen kokapena eta horien helbidearen berri ematen duen dokumentua ere.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik