Bidaia gida berriak liburutegian

07.07.20
Udal Liburutegia

Hainbeste desio izan ditugun uda eta oporrak heltzearekin batera, Ermuko Udal liburutegiak bidaia giden bilduma berritu du, erabiltzaile guztiei bidaiak prestatzen laguntzeko. Azken asteetan hainbat material erosi dira, eguneratuta ez zeuden aleak  edo erabileraren ondorioz hondatuta zeudenak ordezkatzeko.

Erosketa berrien artean, gustu guztietarako gidak topatu daitezke. Koronabirusak sortutako egoera dela eta, arreta berezia jarri da hurbileko helmuga turistikoetan. Gida berrietan hurbileko helmugei buruzko informazio zehatza eta interesgarria aurki daiteke, hala nola Aragoi, Kantabria, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegoa. Beste argitalpen batzuek ingurune naturalaz, mendi ibilbideez, familia ibilaldiez eta ibilbide botanikoez gozatzen lagunduko digute.

Halaber, hiri turismoa maite duten pertsonentzako hiri gidak eta kanpin gidak ere sartu dira katalogoan.

Gidak eskuratzean, arreta berezia jarri da giden edukiak eguneratzean eta argitaletxeen aniztasunean, erabiltzaile guztien beharrak eta lehentasunak asetzen saiatzeko.

Azken batean, ahal den neurrian, oporrak planifikatu nahi dituzten guztiei laguntzea da helburua, materialak kontsultatu edo maileguan hartzea erraztuz.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez