Loreak Miguel Angel Blanco eta Sotero Mazo oroitzeko

10.07.20
Erakundea

Ermuko Udalak ekitaldi instituzionala egin du duela bi hamarkada baino gehiago ETA talde terroristak eraildako Ermuko bi bizilagunak, Sotero Mazo Figueras eta Miguel Angel Blanco Garrido, gogoan izateko.

Terrorismoaren biktimen omenezko monolitoan izan da elkarretaratzea, eta bertan parte hartu dute Udaleko talde politiko guztietako zinegotziek, biktimen senitartekoek, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkariak eta Vicente Reyes Ordezkari Ordeak, eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak.

Gaur, uztailak 10, 23 urte bete dira Ermuko Udaleko zinegotzi Miguel Angel Blanco bahitu eta hil zutenetik, eta ia 40 urte Sotero Mazo ile-apaintzaile ermuarra hil zuen tiroketatik. Juan Carlos Abascal alkateak bi bizilagun hauek gogoratu nahi izan ditu, "Kantabriako eta Galiziako jatorri apala duten bi pertsona xume, gure lurraldearen, Euskal Herriko, Bizkaiko eta Ermuko kultura aniztasunaren isla baitira".

"Guztion artean etorkizuneko belaunaldien alde lan egiteko eta elkarbizitzeko unea da, aurrera begira, baina iragana ahaztu gabe, historia errepikatu ez dadin. Munduak Covid-19 txertoa bilatzeari eman dio lehentasuna, baina intolerantziari aurre egiten dion txertoa ere behar dugu, eta erremedio horri errespetua deitzen zaio", adierazi du alkateak.

Ekitaldia amaitzeko, bi biktimen omenezko lore-eskaintza egin dute. Omenaldiko bideo osoa ikus dezakezue lerro hauen azpian.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da