Arratseko 6etan parte-hartzeak hautesleen herena pasa du, baina duela 4 urtekoa baino baxuagoa da

12.07.20
Erakundea

Parte-hartzea arratsaldeko 6etan %35,30 da, 2016an baino ia bederatzi puntu gutxiago

Ermuan jada botoa eman dutenen portzentajeak ia bederatzi puntu gutxiago da, 2016koarekin alderatuz gero. Arratsaldeko seietan hautesleen parte-hartzea %35,30 dela ezagutu dugu, hauteskunde mahai guztietan datuak bildu eta gero. Datu horrek esan nahi du Ermuan botoa eman dezaketen 12.624 hautesleetatik arratsaldeko seiak baino lehen 4.456 pertsonak bozkatu dutela.

Orain dela lau urte ordu berean erregistratutako parte-hartzea %44,22 izan zen. Urte hartan bozkatu zezaketenak ere gehiago ziren, 12.831 pertsona alegia. Aldiz, aurten hautesle izan daitezkeenak  12.624 dira, hau da 207 pertsona gutxiago.

Nolanahi ere, datuok hurbilpen eta parte hartzearen aurrerapena besterik ez dira, eguneko joera erakusten dutenak eta igo edo jaitsi daitezkeenak, oraindik ere bi ordu geratzen baitira hauteskunde-kolegioak ixteko. Denbora tarte horretan partaidetzak gora egingo edo nola geratuko den auskalo. Kolegiook itxitakoan eta hautestontziak zabaldu eta zenbatutakoan ezagutuko baitugu ermuarron parte hartzearen datu zehatza eta aukeratutakoa.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte