Udaz gozatzeko ingelesezko jarduerak

13.07.20
Hezkuntza

10 eta 14 urte bitarteko 20 haur parte hartzen ari dira uztailean Ermuko Udalak antolatutako ingelesezko aisialdiko ekintzen programan. Akerlei akademiak herriko gazteen artean euskara indartzera bideratutako doako ekimen hau uztailaren 30era arte luzatuko da.

Programa Ermuko Udalaren Kontziliazio Plan Integralaren barruan kokatzen da. Plan horretan 3 eta 14 urte bitarteko 140 haurrek parte hartzen dute hezkuntza eta aisialdi jardueretan. Ingelesezko programa horretaz gain, kontziliazio-gela bat ere eskaini da eskolako gaiak indartzeko, baita euskarazko aire zabaleko jarduerak ere.

Ekimen horiek guztiak osasun-larrialdiko egungo egoerara egokitu dira, eta parte-hartzaile guztiek neurriak hartu dituzte segurtasuna mantentzeko, hala nola, uneoro maskara erabiltzea eta neska-mutilen arteko segurtasun-distantzia ez gainditzea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako