Ermuak gogoan ditu Covid-19ko biktimak, dolu eta omenaldi egunean

16.07.20
Erakundea

Ermuko Udaletxeak -uztailak 16ko ostegun honetan– banderak masta erdian jarrita ditu, Covid-19aren pandemiaren ondorioz estatuan hildako milaka pertsonen oroimenez. "Covid-19k hildako guztiak gogoan izan eta omentzen ditugu gaur, eta gizarte osoak egindako ahalegina aintzat hartzen dugu, Estatuaren omenaldi honetan. Horien oroitzapena gure herriaren oroimenean geratuko da beti ", argitaratu du Moncloak sare sozial batean.

Espainiak omenaldia egin die pandemiaren biktimei dolu ostegun honetan Madrilgo Errege Jauregian, Felipe VI.a Espainiako Erregea buru izan duen ekitaldi akonfesional batean; bertan, hamazazpi presidente autonomikoek eta Europako erakundeetako ordezkariek parte hartu dute, baita Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak ere.

Felipe VI. erregeak gaur adierazi duenez, "zaila izan da, oso zaila. Eta, hala ere, gure gizarteak balio handiko lezioa eman du hilabete hauetan. Espainiak bere izpiriturik onena erakutsi du. Urteak igaro ahala, gizalegearen, heldutasunaren, erresistentziaren eta besteekiko konpromisoaren eredu izan garela gogoratuko dugu", esan du ekitaldian. Erregeak aitortu duenez, omenaldi honek ezin die milaka familiaren "mina kendu" senideen ondoan ezin izan zirelako egon senideen azken orduetan", eta azpimarratu du Espainiako gizarteak "hildakoen duintasuna gogoratzeko betebeharra eta betebehar zibikoa" izan duela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26