'Herriko festarik ez da izango eta erantzukizunez jokatzeko eskatzen dut arriskua duten ospakizunak saihesteko'
Herriko alkateak mezu instituzional bat zabaldu zuen bart arratsean, pandemia-urte honetan Santixau jairik ez dela izango gogoratuz eta erantzukizunez joka dezagula eskatuz, jende asko biltzen den edozein motatako ospakizunak saihesteko eta bilera horiek gaixotasuna transmititzeko eta Covid-19k udalerrian eragindako pertsonen kopurua handitzeko balio dezaketela azpimarratuz.
Juan Carlos Abascalek esaten du "Covid 19ren fokua ahalik eta azkarren kontrolatzea" dela orain gizarte gisa dugun erronka nagusia dela. Foku hori ez zabaltzea eta komunitatean transmisiorik ez egotea. Pertsonen bizitzak baitaude jokan, gure etorkizun ekonomiko eta soziala baita, eta oporrik gabe geratzea edo berriz konfinatu behar izatea". Une honetan eta Osasaun Sailak emandako datuen arabera 118 biztanle daude kutsatuak Ermuan, azken orduetan beste 28 kasu positibo gehitu baitira.
Alkateak zuhur jokatzeko, gomendioei eusteko eta birusaz gehiegi ez fidatzeko arrazoiak argudiatzen ditu. Birusak presente eta gure artean jarraitzen duelako. Hori dela eta, "ez dadila inolako kontzentraziorik egin, ez paella-janetan, ez botiloietan, ezta giza bizitzak arriskuan jar ditzaketen txupinazo alternatiboetan ere" erantsiz. Azpian ikus-entzunezko mezua uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte