Ermuak plazako pilotaleku irekia eta librea berregokituko du abuztuan

29.07.20
Erakundea

Ermuak Orbe Kardinalaren plazako frontoi ireki eta librea berregokituko du abuztuan. Abadiñoko Construcciones Lasuen, S.A. enpresak aire zabaleko frontoi hori birgaitzeko eta hobetzeko lanak hasiko ditu datorren astean, zeinak hurrengo lau asteetan zehar gauzatuko diren. Obrak 23.942 €-tan (gehi BEZa) esleitu dira, eta kantxako zorua ordeztea eta bi hormak –frontisa eta ezkerreko horma– konpontzea eta egokitzea hartzen dute barne.

Gaur egungo lurzorua oso pitzatuta dago, eta haren ordez hormigoi igurtzizko zoladura berri bat jarriko da, erabilera profesionaleneko frontoietan erabiltzen denaren berdina. Aurrealdeko eta alboko paretak pikatu eta zarpiatu egingo dira, dauden pitzadurak eta zartatuak ezabatzeko, pilotak gauza arrotzik egin ez ditzan eta normaltasunez jolasteko aukera eman dezan. Konponketa guztiak egin ondoren, instalazioa margotuko da, baita kantxako zoruko marka, zenbaki eta lerro guztiak ere.

Zeregin guztia abuztuko lau asteetan egitea aurreikusi dago, eguraldia lagun izango denaren esperoan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte