Portaera arduratsua eta eredugarria Santixauetan
Urte arrunt batean, Santixauetatik errekuperatzen ariko ginateke, lau egunez jai-egitarau apartaz gozatu ondoren. Pandemiak markatutako 2020 honetan, ordea, ezin izan dira herriko jaiak ospatu, birusa kontrolpean mantendu eta komunitateko transmisioa saihesteko. Hala eta guztiz ere, Ermuko Udaleko Herritarren Segurtasunerako Arloak Ertzaintzarekin koordinatutako dispositibo berezi bat ezarri du uztailaren 24tik 27ra, ezarritako osasun-arauak betetzen direla zaintzeko eta osasun-arriskua ekar dezaketen ospakizun masiboak ekiditeko.
Azken lau egunetako gertaeren ebaluazioaren arabera, Ermuko herritarrek "jarrera arduratsu eta eredugarria" izan dute, Juan Carlos Abascal alkateak azpimarratu duenez: "Bide onetik goaz koronabirusaren berragerpenak kontrolatzeko eta komunitate-transmisiorik ez gertatzeko".
Horrela, ohiko jaiegunetan ez da jendetzarik, ospakizunik, ‘botiloirik’ edo Zezen eguneko paella herrikoirik atzeman. Udaltzaingoaren txostenek Santixauetako jardunaldien lasaitasuna azpimarratzen dute, eta dozena bat salaketa-aktari baino ez diete erreferentzia egiten, derrigorrezko maskara jantzita ez eramateagatik, eta hiru ostalaritza-establezimenduri, lizentzian emandakoak baino mahai eta aulki gehiago erabiltzeagatik terrazan. Gaueko txandak ere indartu dira trafiko-kontrolak egiteko, eta hiru salaketa-akta egin dira hainbat arrazoirengatik (pneumatikoaren egoera, alkohola, estupefazienteak).
Herriko jai berezi eta ezohiko hauek igaro ondoren, erronkak aurrera jarraitzen du. Izan ere, orain ezin gara lasaitu, eta ezarritako osasun-neurriak betetzen jarraitu behar dugu, hala nola maskara eta gel hidroalkoholikoak erabiltzea eta pertsonen arteko gutxieneko distantziak mantentzea, pilaketak saihestuz. "Hori guztia ezinbestekoa da bizitzak salbatzeko eta koronabirusak eragiten dituen ondorio ekonomiko eta sozial gogorrak gutxitzeko. Norbanakoaren erantzukizuna eskatzen jarraitu behar dugu kolektiboa babesteko ", adierazi du alkateak.
Lotutako albisteak
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen