KZguneak aurretiazko zitarekin ekingo dio jarduerari

02.09.20
Hezkuntza

Ermuko KZguneak gaur, irailak 2, irekiko ditu ateak. Teresa Murga eraikinean dauden instalazioak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 09:00etatik 13:00etara, eta aurrez hitzordua eskatu beharko da zerbitzuak erabili ahal izateko.

Erabiltzaileek KZgunera jo ahal izango dute eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazio orokorra lortzeko, BakQ edo Metapostarekin lotutako izapideak egiteko edo tutoretza presentzialak jasotzeko. Ordenagailuen erabilerari dagokionez, nabigatzeko gehienezko denbora 20 minutukoa izango da.

Ermuko KZgunean zerbitzu hauetako edozein erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 944 03 33 45 telefonora deituz 9etatik 13etara bitartean edo tutor.ermua@kzgunea.net helbidera mezua idatziz.

Gogoan izan zentro osoan maskara erabili behar dela nahitaez, eta segurtasun-kontuak direla eta, komeni dela boligrafo propioa ekartzea, paperezko izapideak bete eta sinatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian