Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketan saritutako olerkia, audioan

04.09.20
Udal Liburutegia

Pedro Carbonell Zaplana Alicanteko bizilagunak idatzitako "Carta para Aanisa en tiempos de guerra" olerkia izan da irabazlea Ermua Hiria XXVI. Literatur Lehiaketan, gaztelaniazko poesia kategorian.

Epaimahaikideek aho batez erabaki dute saria olerki honi ematea, bere kalitate literarioa eta mezu soziala nabarmenduz. Era berean, lehiaketako antolatzaileei poema audio formatuan zabaltzeko eskatu diote.

Gatazka humanitarioekin eta gerrekin oso sentibera den "Carta para Aanisa en tiempos de guerra" olerkiaren egilea Siriako gerran oinarritzen da amodio istorio batez harilkatutako salaketa-olerki hau idazteko.

Udal Liburutegiak antolatutako poesia tailerraren dinamizatzailea den Maite Lorenzo aktore eibartarrak ahotsa jarri dio poemari. Audioa Soundcloud plataforman entzun daiteke, esteka honen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez