Ikasleek ilusioz eta ziurgabetasunez ekin diote ikasturte berriari
Herriko ikastetxeek gaur hasi dute 2020-2021 ikasturtea, Covid-19aren pandemiak baldintzaturiko urte akademiko berrian. Ikastetxeek segurtasun-protokolo zehatz batzuekin ireki dituzte ateak eta, horien arabera ikasleek hainbat neurri bete behar dituzte; besteak beste, maskarak nahitaez erabiltzea, higiene-neurriak zorroztea –bereziki, eskuak garbi eduki eta desinfektatzea – eta distantzia soziala mantentzea. Ikastetxeek hainbat egokitzapen egin dituzte beren eraikinetan, ibilbideak markatu , patioetan espazioak finkatu, eskola-taldeen zerrenda zehaztu eta jantokietako txandak aurreikusi dituzte, besteak beste.
Ezohiko urte honetan, geletara itzultzean, agente zibiko informatzaileen presentzia eta laguntza izan da. Agente horiek oinezkoen pasabideak gainbegiratu dituzte, ikasleek modu ordenatuan eta segurtasunez sartzen laguntzeko; edo maskarak behar bezala jartzeko gogoratuz. Gaurkoan lanean txanda izan diren hiru agenteek Sallabente, San Pelaio eta Eskolabarri ikastetxeetan izan dira. Bihar Ongarai eta Anaitasuna ikastolako zentroetara joango direlarik.
Honekin batera gaur goizean bertan eskoletara egindako itzulera horren une batzuk jasotzen dituen argazki bilduma uzten dizuegu. Irudi horietan ikastetxeetatik gertu dauden hainbat lekutan agente zibikoak ikus daitezkeelarik.
Lotutako albisteak
5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da