Zuzeneko hitzaldi teknologikoak KZgunearen eskutik

07.09.20
Hezkuntza

Oporretatik bueltatzearekin batera, KZguneak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiekin (IKT) lotutako gaiei buruzko zuzeneko hitzaldiei berrekingo die. Iraileko aste guztietan 30 minutuko saio berriak eskainiko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, YouTubeko KZguneaTIC kanalaren bidez.

Irailerako hitzaldien programazioa honako hau da:

  • 1. astea: 1G, 2G, 3G… Zer da?
    • Asteartea, irailak 8, 11:00etatik 11:30era, gaztelaniaz
    • Osteguna, irailak 10, 11:00etatik 11:30era, euskaraz
  • 2. astea: Ludifikazioa, dena da hobea jolasean
    •  Asteartea, irailak 15, 18:00etatik 18.30era, euskaraz
    • Osteguna, irailak 17, 18:00etatik 18:30era, gaztelaniaz
  • 3. astea: Google Lens. Gure kamerarekin bilatu
    • Asteartea, irailak 22, 11:00etatik 11:30era, gaztelaniaz
    • Osteguna, irailak 24, 11:00etatik 11:30era, euskaraz
  • 4. astea: Mugikorrarekin argazkiak ateratzeko aholkuak
    • Asteartea, irailak 29, 18:00etatik 18.30era, euskaraz
    • Osteguna, urriak 1, 18:00etatik 18:30era, gaztelaniaz

Zuzeneko hitzaldiak jarraitu ahal izateko, nahikoa da Interneterako konexioa izatea, YouTubeko ekitaldietarako sarrera librea izango baita aldez aurretik izena eman gabe. Gainera, hitzaldi guztiak grabatuta geratuko dira kanalean, nahieran ikusi ahal izateko.

KZgunearen zuzeneko hitzaldi-zerbitzuari buruzko informazio guztia hemen duzu.

Gogorarazten dizuegu Ermuko KZgunea, Teresa Murga eraikinean dagoena, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egoten dela irekita, eta aurrez hitzordua eskatuta bakarrik eskaintzen direla zerbitzuak. Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko