Aste honetan Ermua Antzokiaren zine eskaintzak drama eta animazioa barne ditu

08.09.20
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiko zine programazio pilotuak beste titulu berri bi eskainiko dizkigu irailaren bigarren aste honetan. Covid-19aren pandemiak eskaintza baldintzatu du eta areto erakustaldian osasun neurrien protokoloa bete beharko nahitaez. Ostegunean zine-klubeko saioan La profesora de piano titulua ikusi ahal izango dugu. 2019ko ekoizpen germanirra da, Jan Ole Gersterrek zuzendua. 98 minututan zehar garatzen den drama da. Aktoreen artean Andre Jung, Corinna Harfouch, Gudrun Ritter, Rainer Bock, Tom Schilling eta Volkmar Kleinert ditugu. Sinopsiak laburbiltzen duenez, Lara piano irakaslea dela, eta bere aurrean kasualitate atsegin bat du: hirurogeigarren urtebetetze egunean, txikitatik musikari bihurtzeko presionatu zuen bere seme Victorren piano kontzerturik garrantzitsuenarekin bat egiten du. Hala ere, ezer ez da berak espero bezala ateratzen: Victorrek kontzertu hau aukeratzea erabaki du bat baino gehiago harrituko dituen zerbait iragartzeko. Ermua Antzokian, 20:30etik aurrera.

Bestalde, haurrentzako zine eskaintzan, igandean, 17:00etatik aurrera, ''Zapatos Rojas y los siete trolls'' tituluko animazioa ikusteko aukera izango dugu. Hego Korean egindako marrazki bizidunetako film luzea, Hong Sung-horen gidoi eta zuzendaritzarekin. Sinopsiak honako hau aurreratzen du: zer gertatuko litzateke Zapatos Rojos maitagarrien ipuinetako printzesen estereotipoekin bat ez datorren neska gazte aparta balitz? Eta trollak sorginkeria batek eraldatutako zazpi zaldun ausart balira? Eta kanpoko edertasunaren sekretua zapata gorrietan balego? Erantzun beharreko galdera ugari. 

Programazioari buruzko xehetasun gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Emanaldietarako sarrerak

Zine denboraldi berri eta berezi honetan, kultur ikuskizunen itzulera mailakatua programatu da. Irailerako programa pilotu laburtua prestatu da osteguneko zine-klubaren saioetara eta igandeetako haurren emanaldietara mugatutakoa. Lehen hilabete honetan ez da zine komertzialik egongo. Ez eta Zinema Bonurik, eta sarrera orokorrarekin soilik sartu ahal izango da zine-klubeko emanaldietara, 3,85 euro eta haurrentzako saioetan sarrerek 3,05 euro ordainduz. Kultura Sailak urrian zinema komertziala programatzea espero du, eta orduan berreskuratu du hileko bonoa.

Guztia ahalik eta ondoen egin dadin, Ermuko Udalak eskatzen du, ahal den neurrian, programatutako edozein ikuskizunetara joan nahi dutenek sarrerak aldez aurretik eskuratzen saia daitezela. Horretarako, sarrera guztiak Ermua Antzokiko leihatila digitalean edo Lobianon egongo dira salgai, zerbitzua zabalik dagoen ordutegian.

Segurtasun neurriak Ermua Antzokian

Zinema ahalik eta osasun-segurtasun handieneko baldintzetan egin dadin, Kultura Sailak nahitaez bete beharreko osasun-neurri hauek ezarri ditu Ermua Antzokiko aretora sartzeko eta bertan egoteko:

  • Pertsona bakoitzak bere maskara eramango du Ermua Antzokira sartu ahal izateko. Maskara beti jantzita eraman behar da.
  • 10 urtetik beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.
  • Sarrerak ez dira zenbakituko, eta Ermua Antzokiko langileek esleituko duete ikusleei eserlekua, iritsi diren hurrenkeraren arabera.
  • Ekitaldira behar besteko aurrerapenarekin joatea eskatzen da, sarrera ohi baino motelagoa izango baita eta sarrerak ez baitira zenbakituak izango.
  • Bai leihatilaren ilaran, bai aretora sartzeko, pertsonen arteko 2 metroko distantzia gorde beharko da.
  • Eserlekuen artean 2 metroko distantzia-neurria ere gorde beharko da, batera datozen pertsonen kasuan izan ezik.
  • Ermua Antzokiak edukiera mugatua izango du, eta, beraz, komeni da sarrera aldez aurretik erostea. Komunak erabiltzeak ere mugak izango ditu: pertsona bakarra komun eta bi konketako.
  • Ikuskizuna amaitu ondoren, eserlekuetan gelditu, langileek esparrutik modu mailakatuan ateratzeko aukera antolatu dezaten.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan