Olerki tailerrean parte hartzeko izen-emate epea zabalik
Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako olerki tailerrean izena emateko epea zabaldu du. Irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean kokatzen da ikastaroa, eta Maite Lorenzo aktore eibartarrak dinamizatuko ditu saioak.
Tailer honetan, emozioak eta ahotsa landuko dira, hitzaren bidez olerkien esanahia komunikatzeko. Aukeratutako olerkiaren eta egilearen munduan sakonduko dira parte-hartzaileak, eta ikuspegi berezia emango zaio obrari, betiere egilearen jatorrizko testua errespetatuz. Aldi berean, emozioak landuko dira, olerki bakoitzari dagokion doinua emanez eta errezitazioaren bitartez haziera pertsonala eta poesiaren gozamena bilatuz.
Olerki tailerrak guztira 18 orduko iraupena izango du, eta Lobiano Kultur Gunean eskainiko da urritik abendura bitartean. Saioak ordu eta erdikoak izango dira eta larunbatetan egingo dira, 11:00etatik 12:30era. Hiruhileko honetako data zehatzak honakoak dira: urriaren 3a eta 24a, azaroaren 7a eta 21a, eta abenduaren 5a eta 19a. Azken saioan, gainera, tailerrean landutako olerkiekin errezitaldia egingo da.
Jarduera doakoa da, baina plazak Covid-19aren prebentzio-neurriek eskatzen duten edukiera murriztura mugatuta daudenez, aldez aurretik izena eman behar da. Era berean, gogorarazten da nahitaezkoa izango dela maskara erabiltzea saioetan.
Tailerrean parte hartu ahal izateko, izena eman behar da irailaren 30a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez zenbaki honetan edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa eskainiz.
Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 1ean argitaratuko da liburutegiaren mikrositean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat