Ikastetxeentzat erabilgarri dauden udal instalazioen erregistroa
Ermuko Udala jakitun da hezkuntza-komunitateak antolaketa zailtasun desberdinei aurre egin behar diela hasi berri den 2020/2021 ikasturte honetan. Hori dela eta, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen esku jarri du udal-instalazioen erregistroa; bertan jasotzen dira ikastetxeek irakaskuntzan ari diren bitartean beste espazio batzuk behar izanez gero, erabili ahal izango dituztenak.
Espazio horiek taldeak banatzeko eta/edo gune zabalagoak erabiltzeko aukera eskainiko dute, udalerriko zentroek prebentzio-protokoloak eta -neurriak bete ditzaten, Covid-19ak eragindako egungo osasun-larrialdiaren aurrean.
Bestalde, garrantzitsua da gogoratzea haurrek maskara nahitaez erabili behar dutela eskola barruan ere. Hala, horren inguruan sor daitezkeen gorabeheren jakitun izanik, Udalak haurrentzako ehun-maskaren sorta batzuk emango dizkie udalerriko ikastetxeei, eskola-egunean maskarak apurtzea edo unean uneko ahanztura bezalako gorabeherei erantzuteko.
Udal honek ikasturtean zehar sustatuko dituen neurri horien eta beste batzuen helburua eskola-jarduera ahalik eta seguruena egitea da. Horrela, erakundea ikastetxeen esku jartzen da, eskumenen barruan, beren eginkizunak garatzen laguntzeko.
Lotutako albisteak
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako