Sormenezko idazketa tailerra antolatu du beste behin liburutegiak
Ermuko Udal liburutegiak 16 urtetik gorakoei zuzenduriko sormenezko idazketa tailerra antolatu du laugarren urtez jarraian. Irakurzaletasuna sustatzeko programaren barne kokatzen da jarduera, eta Yurre Ugarte idazlea arduratuko da saioak dinamizatzeaz.
Tailerrean lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landu eta sakonduko da, norberaren adierazpena bilatu nahian. Idaztea ez baita da hitzak elkartzea soilik; lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea ez da nahikoa. Idazketa urrats bat haratago ematean datza tailerraren helburua, trebatzean eta sormenezko eran idatzen ikastean, gure ezaugarri pertsonalekin ados datorren adierazpen literarioa lortzeko.
Ariketa praktikoen eta irakurketaren bidez testu literarioak sortzeko modu ezberdinak erakutsiko ditu Yurre Ugartek, pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak, etab.
“Asmatzen dituzten testuez gozatzen duten pertsonentzat edo sormenezko eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat aproposa da tailerra. Bakoitzak bere adierazpen literarioa du eta tailerrean norberaren era partikular eta besterenezin hori topatzen saiatuko da”, aipatzen du dinamizatzaileak.
Sormenezko tailer hau, hamabi saiotakoa, larunbat goizetan izango da, urritik maiatzera, 2 orduko saiotan. Lobiano Kultur Gunean izango dira bilerak, 11:00etatik 13:00etara, eta lehenengo hiruhilekoko datak urriaren 3a eta 24a, azaroaren 7a eta 28a eta abenduaren 12a dira.
Doako jarduera da, baina plazak Covid-19aren prebentzio-neurriek eskatzen duten edukiera murriztura mugatuta daudenez, aldez aurretik izena eman behar da. Era berean, gogorarazten da nahitaezkoa izango dela maskara erabiltzea saioetan.
Parte hartu ahal izateko izena eman behar da irailaren 30 baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsAppez honako zenbaki honetan edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 1ean argitaratuko da liburutegiaren mikrositean, eta posta elektronikoz bidaliko zaie izena eman duten guztiei.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean