Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde

10.09.20
Ingurumena

Datorren irailaren 16an, asteazkena, hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea. 2020. urte berezi honetarako aukeratu den gaia Emisiorik gabeko mugikortasun baten alde da, 2050erako klima neutroa izango duen kontinentea lortzeko asmo handiko helburua islatzen saiatzen dena. Ildo horretan, emisiorik gabeko garraioaren irisgarritasunaren garrantzia azpimarratu nahi da, gizarte-eragile guztiek parte hartuko duten esparru inklusiboa sustatuz.

Covid-19ak eragindako osasun-larrialdia dela eta, aurten ezin izango dira ohiko jarduerak egin, hala nola familien bizikleta-ibilbide herrikoia, bizikleta-tailerrak edo ikasleentzako trebetasun-zirkuituak. Eskolabarri ikastetxeko Oinez Eskolara ekimena, baina, bere horretan mantenduko da. Horrela, ikastetxerako oinezko joan-etorriak indartu nahi dira beste aukera batzuen aurrean, hala nola ibilgailu motordunen aurrean. Oinez ibiltzeak ingurumen-kalitatea hobetzen laguntzen du, kutsadura atmosferikoa eta akustikoa murrizten baitira, eta, gainera, erregaia aurrezten da.

Hiri-mugikortasuna hobetzeko konfinamenduak eman dizkigun 10 ikasgai

Covid-19aren pandemia dela eta Mugikortasunaren Europako Astea baldintza onenetan garatu ezin bada ere, antolakuntzak konfinamenduan zehar hiriko mugikortasuna hobetzeko ikasi ditugun 10 ikasgaiak partekatu ditu:

  1. Espazio publikoa oso baliotsua da: hiriak pertsonentzat eta ez autoentzat gaitzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.
  2. Gehiago baloratu ditugu funtsezko langileak, besteak beste, garraio publikoko langileak eta leku batetik bestera mugitzen laguntzen diguten beste langileak.
  3. Ikusezina dena agerian geratu da, eta eguneroko garraioak eragindako kutsadura atmosferiko eta akustikoaren tasak aurrekaririk gabeko mailetara murriztu da.
  4. Gure mundua azkarregi zihoan, baina astiroago joan gaitezke eta 30 km/h-ko edo gutxiagoko mugak ezar ditzakegu hiriguneetan.
  5. Arnas osasuna eta bizimodu aktiboa inoiz baino garrantzitsuagoak dira orain; izan ere, kutsadurak eta obesitateak areagotu egiten dituzte, neurri handi batean, Covid-19arekin lotutako osasunerako arriskuak.
  6. Etxetik lan egitea normala eta posible da pertsona askorentzat, eta eguneroko trafikoaren auto-ilarak eta kutsadura murrizten ditu.
  7. Haurrak gurasoekin autoz joaten badira eskolara, horrek auto-ilarak sortzea eragin dezake.
  8. Tresna digitalak funtsezkoak dira garraio-sistemak eraginkortasunez erabiltzeko eta bizimodu multimodala sustatzeko.
  9. Online erostea konponbideetako bat izan da konfinamenduan, eta salgaiak banatzeko bizikletek duten ahalmen handia gogorarazten du.
  10. Pertsona talde batzuk besteak baino ahulagoak direnez, hiriak oztoporik gabeko garraio-sistemekin eraiki behar ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko