Eskuragarri dago Udal liburutegiko iraileko nobedade bibliografikoen buletina
Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoerak hainbat sektore ezberdin aldatzera behartu gaitu, tartean, liburutegietako komunikabideak. Hori horrela, Udal liburutegiak hilero argitaratzen duen nobedadeen buletina paperean ez editatzea erabaki du. Dokumentu horretan, liburutegiko bildumara gehitu diren berrikuntza bibliografikoak jasotzen dira.
Dena dela, Udal liburutegiak jakinarazi nahi du berrikuntzen zerrenda eskuragarri daudela mikrositearen atal honetan. Gune horretan bertan ikusi daitezke aurreko hilabeteetan katalogoan sartu diren titulu berriak.
Era berean, gogoratzen dizuegu Covid-19aren ondorioz, erabiltzaileek maileguan hartutako liburuak itzultzen dituztenean, 10 eguneko berrogeialdian mantentzen direla, kutsatzea saihesteko. Horregatik, maileguen eta erreserben izapidetzea ohi baino gehiago luzatzen ari da.
Egun bizi ditugun baldintza horietan, bereziki interesgarria da Liburubila plataforma erabiltzea, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kultura-baliabideen bilatzailea, hain zuzen. Tresna oso baliagarria da bai maileguan dauden liburuen erreserbak egin nahi dituztenentzat, baita eskuragarri daudenen mailegu-eskaerak egiteko ere. Liburubila erabili ahal izateko baldintza bakarra liburutegiko bazkidea izatea eta erabiltzailearekin -bazkide-txartelaren zenbakia- eta pasahitzarekin identifikatzea da. Azken datu hori behar izanez gero, liburutegian eskatu daiteke 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta, biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita edota WhatsApp zerbitzua erabilita esteka honen bitartez.
Erreserba-zerbitzuak eta mailegu-eskaerak erabiltzeak abantaila argiak ditu, eskatutako liburua jasotzeko prest dagoenean, liburutegiko langileek bazkideari abisua igortzen baitiote bila pasatzeko.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean