Arranca el curso 2020/2021 en el Instituto de Formación Profesional Básica Ermua-Mallabia

14.09.20
Hezkuntza

Ikastetxeak higiene-neurriak hartu ditu ikasle guztien segurtasuna bermatzeko

81 ikaslek hasiko dute ikasturte berria aste honetan Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan. Ikastegiak gaur, irailak 14, ireki ditu ateak bigarren mailako ikasleentzat, eta lehen urteko taldeak hilaren 16an (asteazkena) hasiko dira lanean.

2020/2021 ikasturtea hiru espezialitaterekin hasi da: Elementu metalikoen fabrikazioko Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH), Ibilgailuen mantentze-lanetako OLH eta Ile-apainketako OLH. Ikasturtea aurrez aurre hasiko da, baina egungo egoera kontuan izanik, ikastetxea eta irakasleak prest daude eskolekin modu erdi-presentzialean nahiz telematikoan jarraitzeko, behar izanez gero. Eskola-ordutegia 08:00etatik 14:30era izango da, eta ikasleak modu mailakatuan sartu eta aterako dira ikastetxetik.

Kontingentzia plan berezia

Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua joan den maiatzetik kontingentzia-plana garatzen ari da, ikasturtean zehar ager daitezkeen egoera desberdinei aurrea hartzeko eta horiei erantzuna emateko, ikasleen hezkuntza-eskubidea bermatze aldera. Plan hori ikastetxetik kanpoko beste profesional batzuekin koordinatzen da – Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailekoak, Berritzegunekoak edo Osakidetzakoak, besteak beste –.

Zentroak egoera berrira egokitu ditu azpiegiturak, eta orain instalazioek material higieniko-sanitario eta baliabide digital gehiago dituzte. Gainera, irakasleak digitalki gaitu dira tresna informatikoak erabiltzeko eta ikasleekiko komunikazioa hobetzeko. Bestalde, isolamendu-gela bat prestatu da ikastetxean, pertsonaren batek Covid-19 sintomarik izango balu ere. Ildo horretan, institutua osasun-arloko profesionalekin koordinatuta dago, segurtasuna eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko.

2020-2021 ikasturte honetan, ikastetxearen gizarte- eta hezkuntza-proiektuak garrantzi handiagoa hartu du; izan ere, pandemiak sortutako egoera berriaren aurrean, integratzaile soziala funtsezko figura bihurtu da ikastetxean, errespetuzko eta erantzukizun indibidualeko giroa sustatzeko.

Nabarmentzekoa da irailaren 10ean eta 11n bilerak egin zirela lehen urteko ikasleen familiekin, talde txikietan, ikastaroaren garapenaren berri emateko. Horiek guztiek lasaitasuna eta baikortasuna adierazi dute egoera berriaren aurrean, eta lankidetzan aritzeko eta komunikazio-kanal are estuagoa ezartzeko prest agertu dira, ikastetxean arrisku-egoerak prebenitzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko