MEAren ‘emisiorik gabeko mugikortasuna’ helburuarekin bat dator 'Oinez eskolara' ekimena

16.09.20
Ingurumena

Mugikortasunaren Europako Astea gaur hasi da; Covid-19aren pandemiak markatutako edizioa da. Osasun-egoera eta beharrezko neurritasuna eta prebentzioa kontuan hartuta, aurten ez dugu ohiko jarduerarik izango, hala nola familia barruko bizikleta-ibilbidea, bizikleta-tailerrak edo ikasleentzako trebetasun-zirkuituak. Halabeharrez, egokitzea besterik ez dago.

Eskolabarri ikastetxeko ''Oinez Eskolara'' ekimena, ordea, bai gauzatu daiteke ezarritako protokolo eta neurrien jarraiki. Helburua da ikastetxera oinez egiten ditugun joan-etorriak indartzea eta lehenestea, beste aukera batzuen aurrean, hala nola ibilgailu motordunen aurrean. Oinez ibiltzeak ingurumen-kalitatea hobetzen laguntzen du, kutsadura atmosferikoa eta akustikoa murrizten baitira, eta, gainera, erregaia aurrezten baita.

Jarduera hori guztiz bat dator 2020ko edizioaren gai nagusiarekin: emisiorik gabeko mugikortasunaren alde, 2050erako klimaren aldetik neutroa izango den kontinente bat lortzeko asmo handiko helburuaren alde. Arrazoiak isurketarik gabeko garraioaren irisgarritasunaren garrantzia azpimarratzen du, eragile sozial guztiek parte hartuko duten esparru inklusiboa sustatuz.

Hiri-mugikortasuna hobetzeko konfinamenduak eman dizkigun 10 ikasgai

Covid-19aren pandemia dela eta Mugikortasunaren Europako Astea baldintzarik onenetan garatu ezin bada ere, antolakuntzak konfinamenduan zehar hiriko mugikortasuna hobetzeko ikasi ditugun 10 ikasgaiak partekatu ditu:

  1. Espazio publikoa oso baliotsua da: hiriak pertsonentzat eta ez autoentzat gaitzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.
  2. Gehiago baloratu ditugu funtsezko langileak, besteak beste, garraio publikoko langileak eta leku batetik bestera mugitzen laguntzen diguten beste langileak.
  3. Ikusezina dena agerian geratu da, eta eguneroko garraioak eragindako kutsadura atmosferiko eta akustikoaren tasak aurrekaririk gabeko mailetara murriztu da.
  4. Gure mundua azkarregi zihoan, baina astiroago joan gaitezke eta 30 km/h-ko edo gutxiagoko mugak ezar ditzakegu hiriguneetan.
  5. Arnas osasuna eta bizimodu aktiboa inoiz baino garrantzitsuagoak dira orain; izan ere, kutsadurak eta obesitateak areagotu egiten dituzte, neurri handi batean, Covid-19arekin lotutako osasunerako arriskuak.
  6. Etxetik lan egitea normala eta posible da pertsona askorentzat, eta eguneroko trafikoaren auto-ilarak eta kutsadura murrizten ditu.
  7. Haurrak gurasoekin autoz joaten badira eskolara, horrek auto-ilarak sortzea eragin dezake.
  8. Tresna digitalak funtsezkoak dira garraio-sistemak eraginkortasunez erabiltzeko eta bizimodu multimodala sustatzeko.
  9. Online erostea konponbideetako bat izan da konfinamenduan, eta salgaiak banatzeko bizikletek duten ahalmen handia gogorarazten du.
  10. Pertsona talde batzuk besteak baino ahulagoak direnez, hiriak oztoporik gabeko garraio-sistemekin eraiki behar ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko