'Laburbira'ren laburmetraioak eta 'Scooby' biltzen ditu asteko zine eskaintzak

22.09.20
Ermua Antzokia

Ermuan hilero dugun zine programazioak aste honetan amaiera emango dio iraileko eskaintzari. Zineklubaren osteguneko saioak Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko ''Laburbira'' ekimeneko hamazazpigarren edioari dagozkion 9 film laburrez gozatzeko aukera eskainiko digu. Ekimenak 27 ikus-entzunezko jaso ditu aurten, baina ikusleen babesik handiena izan duten 9 lanak ikusi ahal izango ditugu, guztiak 2018 eta 2020 artean filmatuak. Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, izan ere zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Hauetariko batzuk hasiberriak badira ere, Janire Etxabe, Maitane Eyheramonho edota ikus-entzunezkoen ikasle talde bat esaterako, badaude eskarmentu handiko sortzaileak ere, hala nola, Kristina Zorita, Yolanda Mazkiaran eta Amaia San Sebastian. Emanaldiak 75 minutu iraungo du, Ermua Antzokian izango da eta arratsaldeko 20:30etan hasiko. Sarrerak 3,85 euro balio du.

Igandean, publiko gazteenari zuzendutako saioan, ''Scooby'' marrazki bizidunetako filma ikusi ahal izango dugu, Tony Cervonek zuzendutakoa eta Warner Brosen produktora estatubatuarraren lana. 93 minutu irauten duen animazioa da. Sinopsiak dioenez, Scooby eta taldea, euren misterio konplexuenari aurre egin behar diotela zehazten du: Cerbero txakur mamua askatzeko konplot bat. Txakurren apokalipsia geldiarazteko korrika egiten duten bitartean, taldeak Scoobyk inoiz susmatu ez duen patu epikoa duela jakingo du. Ikusle guztientzako eta familian gozatzeko moduko filma.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako