Gaztetxoentzako irakurketa klubetarako izen-emate epea zabalik
9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako bi irakurketa klubetan parte hartzeko izen-emate epea zabaldu du Ermuko Udal liburutegiak.
Papereko irakurketa
Lehenengo taldeak paper formatuko irakurketak landuko ditu. Horren helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren guztion artean komentatuko dira, eta gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutuko dira. Onintze Goitiz idazle eta ipuin-kontalari bilbotarra arduratuko da saioak dinamizatzeaz.
Kluba hilean asteazken batean bilduko da, 17:30etik 18:30era Lobiano Kultur Gunean. Hiruhileko honetako saioak urriaren 21ean, azaroaren 18an eta abenduaren 16an izango dira. Bilera gehienetan euskarazko liburuak komentatuko dira, eta gainontzekoetan, aldiz, gaztelaniazkoak. Urrirako aurreikusi den irakurketa Txani Rodriguezen Eguzkiaren lasterketa komikia izango da. Gogorarazten dizuegu saioetan beharrezkoa izango dela maskara erabiltzea.
Jarduera erabat doakoa da, eta izen-emate epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Interesdunek liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp zenbaki honetan edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan eman dezakete izena, abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia, ikastetxearen izena eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa gehituta.
Plazak mugatuak dira, eta zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda urriaren 1ean argitaratuko da liburutegiaren mikrositean eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.
Euskarri digitaleko irakurketa
Gaztetxoentzako bigarren klubak formatu digitalak izango ditu ardatz. Adin-tarte bereko neska-mutilei zuzenduta dago, 9 eta 11 urte artekoak, zehazki, eta helburu nagusia sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea da, irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliatuz.
Saioetan, partaideek tablet bana izango dute eskura, liburutegiak eskainita, ekintza ezberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide, eta modu zabalean landuko dira irakurketa testuala nahiz ikus-entzunezkoa, istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Irakurketa klub digitala larunbat goizetan burutuko da hilean behin, 10:30etik 12:00etara Lobiano Kultur Gunean. Fernando Morillo idazlea izango da dinamizatzailea, eta aurreikusitako datak urriaren 17a, azaroaren 21a eta abenduaren 12a dira. Gogorarazten dizuegu saioetan beharrezkoa izango dela maskara erabiltzea.
Jarduera doakoa da, eta izen-emate epea urriaren 9ra arte egongo da zabalik. Interesdunek liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp zenbaki honetan edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan eman dezakete izena, abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, telefono zenbakia, ikastetxearen izena eta aitaren edo amaren helbide elektronikoa gehituta.
Plazak mugatuak dira, eta zozketa bidez esleituko dira. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda urriaren 13an argitaratuko da liburutegiaren mikrositean eta izena eman duten guztiei emailez bidaliko zaie.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean