Pintura Eskolan oraindik plaza librea gutxi batzuk: animatu!

24.09.20
Kultura eta Gazteria

Udal Pintura Eskolak 2020/2021 ikasturteari berriki hasiera eman dio. Ikastaro berriak prebentzio-protokolo eta osasun-neurri zorrotzak ditu, pandemiaren baldintzak aintzat hartuta ikastaroko ikasleen eta irakasleen osasuna zaintzeko xedez. Eskola Lobiano Kulturguneko hirugarren solairuan kokatua dago eta bertan gauzatzen da jarduera. Hurbildu eta bisita itzazue instalazioak eskolaren barne jarduera eta funtzionamendua ezagutzeko.

Eskola bigarren hamabostaldian hasi da, eta oraindik plaza batzuk libre daude helduentzat diren talde jakin batzuetan, arratsaldeko lehen orduetan egiten direnak. Zehazki, egun eta ordu hauei dagozkienak:

  • Astelehen eta astezkenetan 14:45etatik 16:15etara.
  • Astearte eta ostegunetan ondoko ordutegiko taldeetan 14:45etatik 16:15etara eta 18:45etatik 20:15etara.

Talde horiek batez ere pertsona helduentzat pentsatuta daude. Izena emateko ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea; izan ere, prestakuntza jaso eta oinarritik pixkanaka ikasteaz gain, arte plastikoen bidez parte-hartzaileen ongizate emozional eta sozialerako giro egokia sortzea baita ere beste helburuetako bat.

Hilean ordaindu beharreko kuota 28,73 eurokoa da. Eta langabezia- edo erretiro-egoeran (pentsiodunek) daudela egiaztatzen duten pertsonek %10eko deskontua dute hileko kuotaren kopuruan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 708700 telefonora edo utzi zure telefono zenbakia  Lobianoko mostradorean zurekin hitz egiterik izan dezagun. Era berean, Pintura eskolarekin harremanetan jar zaitezkete posta elektroniko honen bidez: irazki.escueladepintura@gmail.com

Lotutako albisteak

Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak
Imagen
23.12.25
‘Semaforoa’ obraren antzezpena Antzokian

‘Logela multimedia’k haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbateko 17:00etan, Ermua Antzokian
Imagen
22.12.25
‘El bar nuestro de cada día’ ikuskizuna Ermua Antzokian

Bakarrizketa musikala eta umorezkoa, ostiralean 20:30ean