Udalbatzak bideokonferentziaz hileko Osoko bilkura egingo du bihar

28.09.20
Erakundea

Ermuko Udalbatzak iraila hilabeteari dagokion Osoko Bilkura egingo du asteartean -29an- goizeko 11etatik hasita lehenengo deialdian eta, ordu erdi beranduago, bigarrenean izatekotan. Bilkura hori telematikoa izango da eta hamazazpi kideek online bidez parte hartuko dute. Gai-zerrendak bederatzi puntu ditu. Betiko moduan, hasieran udalbatza-kideek hala izatekotan erabaki beharreko gaiekiko interesik edo bateraezintasunik duten adieraziko dute. Bigarrenean uztailean egindako bilkuraren akta bozketara jarriko da. Hirugarren eta laugarren puntuetan antolakuntzari dagozkion aspektuak jorratuko; 2705/2020 Dekretuaren berri emango da, alkateak eskuordeturiko eskumenei buruzkoa eta 2019-2023 agintaldian Udalbatzako kide anitzeko organoetan ordezkariak izendatzen dituena

Bosgarren gaia hirigintzako da; ‘Zubiaurre A-08 eremuko xehetasun-azterlana behin-betiko onestea edo ez erabakiko. Seigarrenean 2020-2021 ikasturterako Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko eskumena eskuordetzearen inguruko jarrera. Zazpigarren eta zortzigarren puntuak ekonomia atalekoak dira; 2019ko eragozpen-txostenaren berri ematea eta aipatu urteko kontu orokorra onartzeko proposamena. Azkenik, eskari-galderei tartea egingo zaie, baldin eta aurkezten badira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte