La Haurreskola abre el plazo de matrícula

29.09.20
Hezkuntza

Ermuko ‘Haurreskolak’ urrian izenemate aldi berria irekiko duela iragarri du. Izenemate hori 2019 eta 2020an zehar jaiotako haurrentzat izango da. Ikastegiak bederatzi egunez –urriaren 1tik 9ra bitartean- abenduan, urtarrilean, edo otsailean haur-eskolara joaten hasi nahi dutenen umeen eskariak jasoko ditu. Gurasoek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Bulegoa astelehenetik ostiralera zabalik izango dute 13:30etatik 14:30etara bitartean. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.

2020-2021 ikasturterako orriak zerbitzuaren eta baldintzen berri zehatza ematen du.

Herriko haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bostetara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:

  • Urte bat baino gazteagoakdiren umeentzat, 3 gela, 24 toki eta une honetan 22 leku libre daude.
  • Urte 1etik 2ra bitartekoentzat, 3 gela, 39 toki eta une honetan, beste 17 toki dute hutsik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Partzuengoaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko