Mikel Erentxunek 30 urteko ibilbidea errepasatu du Ermua Antzokiko kontzetuan
Mikel Erentxun musikariak kontzertua eskainiko du ostiralean Ermua Antzokian 22:15etik aurrera. Donostiarra musikan ikono bat da, 30 urte baino gehiago daramana eszenatoki gainean lehenengo Duncan Dhu taldearekin eta gero bakarka, eta momentuz 22 disko argitaratu ditu. Azkena 2019an, ''El último vuelo del hombre bala'' izenburupean, Warner Music Group konpainiarekin. Sarrerek 12 euroko prezioa dute eta aldez aurreko salmentan eros ditzakegu Kutxabanken webgunean, zerbitzu anitzeko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean. Aretoak 250 lagunentzako edukiera mugatua du, eta segurtasun eta higiene protokolo zorrotza du, bertaratutakoen eta artisten osasuna eta kutsadurak prebenitzeko.
Mikel Erentxunek ehunka errekonozimendu jaso ditu nazioartean bai eta Espainian ere. Hit ederrak eta jarraitzaileen kopuru handia du Espainian, Hego Amerikako hainbat herrialdeetan eta AEBetan. Bere azken bi diskoekin, "Corazones" eta "El hombre sin sombra", rock disko onenaren atalean izendatua izan zen, Latin Grammy (Las Vegas) eta Duncan Dhu aurretik ere Grammy (N.Y) sarietarako izendatua izan zelarik.
Donostiarra artista "nekaezina" da. Beti konposatzen, sortzen eta gehien gustatzen zaiona, zuzenean jotzen; errepideaz gozatzen. Mikel artista molderraza da, 300 pertsonaren aurrean bakarrik jotzeko gai dena, energia intima, berezia edo milaka pertsonaren aurrean giro bat sortuz, bere talde osoaren laguntzarekin, botere eta energia harrigarri hori bere publikoari transmitituz.
Mikel Erentxun etengabe berrasmatzen du bere burua eta bere zale leialekin hartu-eman handia du. Karisma handiko artista honek forma pertsonal eta artistiko betean jarraitzen du 2020an, eta 2021ean Estatu Batuetan zehar bira etengabeari ekingo dio. "El último vuelo del hombre bala" da bere egungo biran aurkezten ari den albuma. "La Vereda, Círculos, Déjalo estar" dira dagoeneko plataforma eta irrati guztietan entzuten diren abestietako batzuk. Mikel Erentxunek bere azken abestiak zuzenean kantatuko ditu gure herrian, baina bere jarraitzaile guztien gozamenerako egindako abesti handi batzuk ere errepasatuko ditu.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan