‘Liburu Baby Kluba’ irakurketa talde eleanitza, formatu digitalean

01.10.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Liburu Baby Kluba haurrentzako irakurketa klub hirueledunaren (euskara, ingelesa eta gaztelania) formatua egokitu du Covid-19aren pandemiaren ondorioz.

0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendutako ekimen hau aurrez aurrekoa izan da pasatu den ikasturtera arte, baina oraingoan bertan behera utzi dira Lobiano Kultur Guneko saio presentzialak eta  izen-emateak. Horren ordez, saio bakoitzeko edukiak bost minutuko iraupena izango duten hiru bideotan jasoko dira: abestiak, poesiak, liburuen irakurketak eta literaturaren mundu magikoa ezagutzeko gomendioak.

Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak ekoiztutako bideoak Udal liburutegiaren Youtubeko kanalean egongo dira ikusgai honako larunbat hauetan 11:00etatik aurrera: urriaren 3an eta 24an, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Saioen ardatza liburua izango da eta helburu nagusiak umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea eta, aldi berean, umeek  hizkuntza ezberdinekin, (ingelesa, euskara eta gaztelania) lehen harremana edukitzea lortzea da.

Irakurketaren bidez, lehen hilabeteetan denbora eskaintzen zaie haurrei, eta, horrela, hurbiltasun- eta enpatia-harremana ezartzen da. Haurrek oso gustuko dituzte une horiek, eta ozen irakurtzeak irudimena estimulatzen du eta hizkuntza eta inguruko mundua modu ludikoan ezagutzeko aukera ematen du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"