Zubiaurre-Zeruko tarteko obrak II. faseari heldu dio, zeinak urbanizaturiko eremua eta 67 aparkaleku utzi digun

02.10.20
Hirigintza

Eustormak egiteko, 8 zumar moztu beharko dira, eta beste 17ak inausiko zaindu eta mantentzeko

Zubiaurre-Zerukoan (azoka txikia eta barrakak jartzen zituen eremuan) bizitegi-eraikin bat, lurpeko garajeak eta lur gaineko aparkaleku publiko bat eraikitzeko egiten den obrak aurrera egiten du diseinatutako plangintzaren arabera. 18 etxebizitzako eraikina eta lurpeko 105 aparkaleku-plazen egitura prest dago, azken erremateen falta igeltserotzan. Orain, goiko urbanizazioari aurre egin behar zaio, aire zabaleko aparkalekua eta beste 67 toki eskainiko dizkigun aparkaleku eskainiko digularik bigarren fase hori amaitzean.

Bigarren fase horretako lanak duela gutxi hasi dira lurpeko aparkalekuaren zimenduekin, non 132 aparkaleku izango diren eta horren gainean urbanizaturiko eremu edo zonaldea. Eremua induskatzen ari dira eta laster ekingo dira horren eustormak altxatzeari. Eustormak egiteko –Zerukoa auzora doan bidearen ezkerreko lur-tarteari eusteko- lanak 8 zumar zuhaitz moztu beharra Dakar. Arbola horiek ezin izango dira mantendu, horma proiektuan onarturiko mugaraino joango delako eta arbolen sustrai erdiei ukitu dielako. Sustraiak ukitzean, zuhaitzak ahuldu eta horien bizitza nahiz egonkortasuna kolokan jarriko dituenez gero, arriskugarri izango denez kendu egingo dira segurtasunaren mesedetan.

Zuhaitz horiek kentzeak beste 17 aleak inausteko eta biziberritzeko konpromisoa barne du, espaloiari zabalera handiagoa ematearekin batera.

Zuhaitzen mozketak bide emango du zati horren urbanizazioa birplanteatzeko eta espaloi berria metro bat zabalagoa egiteko. Gainerako 17 zuhaitzak -kalea igotzen hasteko lekuan- eta beste 13 eskuinaldeko goiko erdian inausi eta tratatuko dira, haien osasuna hobetzeko eta zainduzta mantentzeko.

Igoerako zatian euste-hormak amaitu ondoren, metro bat gehiagoko zabalerarekin urbanizatuko da, eta barandak jarriko dira segurtasuna areagotzeko eta oinezkoak aparkaleku-espazio zaharrean urbanizatutako eremu berrira erortzetik babesteko.

Eraikuntza- eta urbanizazio-lanak osorik 2021. urtearen erdialderako amaitzea aurreikusi da. Une horretan, zonalde urbanizatu berri bat izango dugu, bai eta lur gaineko eta aire zabaleko aparkaleku berri bat ere, 67 partzelarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan