Hastear da ‘Story Time’ ingelesezko ipuin-kontaketen denboraldia

02.10.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak denboraldi honetako lehenengo Story Time ingelesezko ipuin-kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, urriak 3.

Hannah Berry kontalariak Not This Bear ipuina eskainiko du, eta saioa 5 eta 9 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Jarduera erabat doakoa da, eta 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Saioan zehar etenik ez sortzeko, parte-hartzaileei puntualtasuna eskatzen zaie.

Covid-19aren prebentzio-neurriak direla eta, saioaren edukiera murriztu egin da, eta derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea haur guztientzat.

Story Time jarduera Udal liburutegiak asteburuetarako antolatzen duen ekintza egitarau bereziaren barne dago, eta helburu bikoitza dauka: batetik, ipuinen mundura hurbiltzea ahozko tradizioaren bitartez, eta bestetik, umeen ingelesezko gaitasun linguistikoak hobetzea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez