'Bizi Dantza' saio bikoitza asteazken honetan Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin
Pirritx, Porrotx eta Marimotots hirukotea Ermuan izango da asteazkenean, hilak 7, Bizi Dantza ikuskizun berria aurkezteko. Koronabirusaren pandemia dela eta emanaldia atzeratu ondoren, pailazoek Ermua Antzokia bisitatuko dute haurren gozamenerako bi saio eskaintzeko.
Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan. Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan. Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala. Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko. Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu. Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!
Bizi Dantza 17:00etan eta 19:00etan antzeztuko da asteazken honetan, urriak 7. Sarrerak eskuragarri daude Ermua Antzokiko leihatila digitalean edota aurrez aurre Lobiano Kultur Gunean.
Gogorarazten dizuegu Kultura Sailak osasun-neurriak ezarri dituela, nahitaez bete beharrekoak Ermua Antzokira sartzeko eta bertan egoteko:
- Pertsona bakoitzak bere maskara ekarri beharko du Ermua Antzokira sartu ahal izateko. Maskara uneoro jantzita eraman beharko da ikuskizunak irauten duen bitartean.
- 10 urtetik beherakoek heldu batekin etorri beharko dute.
- Sarrerak ez dira zenbakituko eta Ermua Antzokiko langileek esleituko dituzte eserlekuak, ikus-entzuleak iristen diren ordenaren arabera.
- Ekitaldira behar besteko aurrerapenarekin joatea eskatzen da, sarrera ohi baino motelagoa izango baita eta sarrerak ez baitira zenbakituak izango.
- Instalaziora sartzean, baita leihatilako ilaran ere, pertsonen arteko 2 metroko distantzia gorde beharko da.
- Eserlekuen arteko 2 metroko distantzia-neurria ere gorde beharko da, batera datozen pertsona-taldeen kasuan izan ezik.
- Ermua Antzokiaren edukiera murriztu egingo da, eta, beraz, sarrera aldez aurretik erostea eskatzen da. Murrizketa hori komunetan ere kontuan hartu beharko da: pertsona bakarra komun bakoitzeko, eta bakarra bi konketa bakoitzeko.
- Ikuskizuna amaitutakoan, zuen eserlekuetan egon zaitezten eskatzen dizuegu, gure langileek irteera mailaka antolatu ahal izan dezaten.
Kultura Sailak ulermena eskatzen du egindako aldaketengatik eta aldaketa horiek egoera berezi horietan sor ditzaketen nahasmenduengatik, baina gogorarazten du neurri horiek guztiak Ermua Antzokira joaten diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko eta kulturaz osasun-baldintza onenetan gozatu ahal izateko hartzen direla.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan