Adineko pertsonei espreski zuzendutako 50 liburu eta pelikula

08.10.20
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak irakurketa gida bat argitaratu du Adinekoen Nazioarteko Eguna (urriak 1) dela eta Udalak hil honetarako antolatu duen programaren barnean.

Hogeita hamar irakurketa inguru batzen ditu gidak, eta gai ezberdinak lantzen dira testu horietan, hala nola, prebentzio-medikuntza, elikadura, etxebizitza, mendi-ibilaldiak, informatika, ariketa fisikoa, ezaugarri psikologikoak, emakumea, eta abar. Material guztiak adineko pertsonentzat bereziki prestatuta daude.

Liburuez gain, gidak protagonista nagusiak dituzten hamasei pelikula jasotzen ditu, baita interesgarri suertatu daitezkeen webguneetara loturak ere.

Gidan aipatzen diren dokumentu eta material guztiak eskuragarri daude Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan, paperean, DVD formatuan nahiz formatu digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez