Azken egunak 2021erako Aurrekontuetan parte hartzeko

09.10.20
Erakundea

2021eko Udal Aurrekontua zehazteko parte-hartze prozesua azken txanpan sartu da jada. Ermuko Udalak herritarren ekarpenak jasotzen jarraitzen du, datorren ekitaldirako herritarren lehentasunezko eremuak ezagutzeko. Hala, online inkesta urriaren 12ko 23:59ra arte egongo da indarrean.

Ekimena Ermuan erroldatuta dauden eta euren ideiak, iradokizunak eta lehentasunak aurkeztu nahi dituzten 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Aurreko urteetan bezala, prozesuan parte hartzeko hainbat modu eskaintzen dira: alde batetik, online galdetegia bete daiteke esteka honen bidez; eta, bestetik, papereko inkesta banatu da herriko etxebizitza guztietara. Hori Abiapuntu bulegoan, Lobiano Kultur Gunean, Udal liburutegian edo Miguel Angel Blanco kiroldegian entregatu daiteke, edo Correoseko postontzi batean utzi, frankeatu beharrik gabe.

Proposamenak jaso ondoren, ekarpen guztiak balorazio teknikoaren pean jarriko dira, eta 2021 Aurrekontuan sartzea, ezestea, azterlan gehigarrien zain uztea edo etorkizuneko jarduketetarako uztea erabakiko da. Izan ere, Covid-19aren pandemiak eragindako aparteko egoera dela eta, Udalak diru-sarreren jaitsiera nabarmena aurreikusten du, eta ezinbestekotzat jotzen du ermuarren ekarpenak izaten jarraitzea, inoiz baino garrantzitsuagoa baita 2021eko Udal Aurrekontuetarako lehentasunak ondo zehaztea.

Galdetegiarekin batera, informazio-liburuxka bat bidali da, Ermuko herritarrek 2020ko Aurrekontuetarako lehenetsitako esparruei eta ekitaldi honetan gauzatu diren jarduera garrantzitsuenei buruzkoa, batez ere Ermua Aurrera txoke-planari dagokionez.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte