Instagram eta literatura uztartzen dituen tailerra eskainiko da adineko pertsonentzat

09.10.20
Udal Liburutegia

Irakurketa sustatzea eta 65 urtetik gorako pertsonei teknologia berriak eta sare sozialak hurbiltzea helburu dituen tailer berri batean izena emateko epea zabaldu du Ermuko Udal liburutegiak.

Tokiko Burulogy enpresak eskainiko duen jarduera honetan, liburutegiak utzitako tabletak erabiliko dira ekintzak burutzeko. Gailu horien bidez, parte-hartzaileak sare sozialen munduan murgilduko dira, zehazki, Instagramen; bertan, literaturarekin lotutako edukiak sortuko dituzte, eta ikusgai jarri plataforma horren bidez.

Guztira ordubeteko hamar saio eskainiko dira, asteazkenero, 10:00etatik 11:00etara bitartean. Lehenengo bilera urriaren 21ean izango da, eta abenduaren erdialdean amaituko da tailerra.

Jarduera doakoa da, eta gehienez ere 10 pertsonak parte hartu ahalko dute. Urriaren 19ra arte, astelehena, eman daiteke izena liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita eta izen-abizenak, liburutegiko bazkide zenbakia, udalerria, telefonoa eta e-maila (aukerakoa) eskainiz.

Liburutegiko bazkide ez diren interesdunek Udal zerbitzu horretatik pasa daitezke, Teresa Murga eraikinean, txartela eskatzeko. Txartela momentuan emango zaie, eta horrela jardueran izena emateko aukera izango dute.

Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurrez jarduera berean parte hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 20an, asteartea, argitaratuko da liburutegiaren mikrositean, eta helbide elektronikoa eskaini duten pertsonei bidali egingo zaie zerrenda.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez