Osakidetzak arrisku-taldeak deituko eta Merkatu plazan gripearen txertoa jarriko ditu

13.10.20
Erakundea

Osakidetzak gaur hasi du arrisku-taldeetan dauden pertsonen txertaketa-kanpaina (adina, aurretiko patologiak dituzten gaixoak, haurdunak edo hainbat kolektibo). Ermuko Osasun Zentroak dei egingo die pertsona horiei eta interesatuei gaurtik aurrera merkatu plaza zaharreko eraikinean txertoa hartzera joan daitezela eskatuko, osasun zentro edo anbulategira joan beharrik izan gabe. Azaroaren 2tik aurrera, txerto-eskaerak kudeatuko ditu berriro Osasun Zentroan, eta nahi duten guztiek deitu beharko dute hitzordua hartzeko.

Aurten bizi dugun pandemia urte honetan Euskal Osasun Zerbitzuak garrantzi berezia eman dio aurten txertoaren kanpainari, eta txertoa masiboki hartzera animatu du, herritar guztien eta sektoreko profesionalen segurtasunaren mesedetan. Gure udalak Merkatuko eraikina utzi du, sarrerako eta irteerako igarobideak markatu ditu, baita pertsonen arteko distantzia txikieneko eremuak eta erabilera horretarako espazio bat egokitzeko zenbait material ere.

Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra eta edonor erasan dezake. Gehienetan onbera da, baina arazo larriak sortu ahal dizkie gaixotasun kronikoak dituztenei; horregatik, txertoa da prebentzio-neurri nagusia, segurua eta eraginkorra delako.

Dagoeneko, abian jarri da 2020ko Gripearen Aurkako Txertaketa-Kanpaina, eta urriaren 13an hasiko da. Honako hauei zuzenduta dago arrisku-taldeak direlako:

  • 65 urte baino gehiago dituztenak
  • Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Profesional sanitarioak

Aurten, arreta berezia jarri da herritarren eta profesionalen segurtasunean. Horregatik, hurrengo ideiak kontuan hartzea garrantzitsua da:

  • Arriskuko kolektiboa bazara

Itxaron Osakidetzak deitu arte, txertoa jartzeko hitzordua emateko.

  • Arriskuko kolektibokoa ez bazara

Arrisku-taldekoa ez bazara eta txertoa jarri nahi baduzu, deitu zure osasun-zentrora urriaren 31tik Aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian