Umore handiz ‘Dando el cante’ La Nereren eskutik

14.10.20
Ermua Antzokia

La Nere abeslari geldiezina da. Edozer egiten saiatzen da, baita Operacion Triunfo talentu berrien saioko castingean parte hartzen ere. Ordu luzez zain egon ostean, gitarra eskuan, epaimahaikide gogorrak gozatu eta gozarazi nahian hasiko da… tira, agian ez da Espainiako Amaia berria izango… baina gero gerokoak!

Ostiral honetan, urriak 16, Dando el cante bakarrizketa izango dugu ikusgai Ermua Antzokian. Bertan, La Nere ezagutzeko aukera izango dugu, antzerkia, musika eta umorea uztartuz. Bakarrizketa umoretsu eta arina eta abesti sorta ederra tartekatuz, bere bizitzako xehetasun guztiak ikusiko ditugu. Bere arima biluztuko digu, porrot guztiekin, baina biktima gisa tratatu eta animoa galdu gabe, bere buruan duen konfiantza mantenduz. Horrela, La Nerek bizi izan dituen egoera xelebreak ezagutuko ditugu, baita bere ausardia eta umorea ere.

Norberari gustatzen zaiona eta betetzen duena egiteari buruzko ikuskizuna da, ametsak betetzeko gogoari eta lanbide artistikoei eutsiz bizitzari aurre egiteko zailtasunez.

Nerea Gomez aktore eibartarra da La Nere antiheroia, Iker Vesgak sortu eta Elisa Niñok zuzendutako antzezlan honetan. Dando el cante ostiralean 22:15ean izango dugu ikusgai Ermua Antzokian.

Sarrerak salgai daude 8 euroren truke Lobiano Kultur Gunean eta Ermua Antzokiaren leihatila digitalean.

Ikuskizunaz modu seguruan gozatuko dela bermatzeko, jarraian nabarmenduko ditugun hainbat neurri ezarri dira:

  • Maskara erabiltzea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea nahitaezkoa izango da esparrura sartu ahal izateko.
  • Edukiera murriztu egin da, bai besaulki-patioan, bai komunetan.
  • Sarrerak ez dira zenbakituta egongo, eta, beraz, aretoko langileak arduratuko dira eserlekuak esleitzeaz.
  • Pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu behar da, elkarrekin doazen pertsonen artekoa izan ezik.
  • Sarrerak bitarteko digitalen bidez eta aldez aurretik erostea gomendatzen da, leihatilan pilaketarik egon ez dadin.
  • Halaber, ikuskizunera garaiz joatea gomendatzen da, sarrera ohi baino motelagoa izango baita.
  • Ikuskizuna amaitzean, aretoa pixkanaka hustuko da, bertako langileen jarraibideen arabera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan