‘Pentación Espectáculos’ enpresak ‘Los Mojigatos’ antzezlana dakar Ermua Antzokira

20.10.20
Ermua Antzokia

‘Pentación Espectáculos’ konpainiak ''Los Mojigatos'' tituluko antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian ostiral honetan, 22:15ean. Antzeztokian Gabino Diego eta Cecilia Solaguren aktore ezagunak izango ditugu. Jesus Cimarro ermuarrak ekoitzi du lana. Sarrerek 15 euroko prezioa dute eta aldez aurretik eros daitezke Kutxabankeko orotariko kutxazainetan eta horren www.kutxabank.es webgunean. Baita Lobiano Kulturgunean ere, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara. Eta txarteldegian, emanaldia hasi baino lehen. Antzezpenak ordu eta erdi irauten du.

Anthony Neilson britainiarra ''Me Too'' gaiarekin ausartuko da, komediarik puroenera eramango gaituen estilo lotsagabearekin. Los Mojigatos lanean, Gabino Diegok eta Cecilia Solagurenek antzezten dituzten bi pertsonaia publikoari zuzentzen zaizkio berarekin elkarreraginean aritzeko eta bere istorio sinesgarri eta, batzuetan, samurrak kontatzeko. Emakumearen erabakitzeko askatasunean aurrera egin duen baina gizon batzuek naturaltzat jotzen zituzten sedukzio ereduekin amaitu duen mugimendu horri buruz hausnartzea da asmoa. Magüi Mira antzerkigile ospetsuak antzeztu eta zuzendutako antzerki joko dibertigarria.

Sinopsia

Non daude sedukzio berriaren marra gorriak? Nola ordezkatu kode zaharkitu zaharrak "mojigato" bihurtu gabe? Nola egin maitasuna harreman orekatu eta aske batean? Jakingo al dugu genero-birnegoziazioari aurre egiten?

9 urteko harreman ona eta 14 hilabeteko sexu-lehortea duen emakume bat eta gizon bat beren arazoari irtenbide bat bilatzen saiatzen ari dira publikoaren laguntzarekin. Umore handia, eta batzuetan min handia, "Galdutako sexuaren bila" dabilen bikotearentzat.

Aktore handi bat, Gabino Diego, eta aktoresa handi bat, Cecilia Solaguren, bere arte guztiekin hunkitzeko eta pentsarazteko.

Joko eszeniko dibertigarria eta polemikoa edozein sexutako ikusleentza

 

.

 

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu